TXOKOLATEZKO ETXEA
GRETEL: Begira ama, aita eta Hansel dira.
AMA: Kaixo! Janaria prest dago.
AITA: Zer dago bazkaltzeko?
AMA: Makarroiak eta okela.
HANSEL: Zein goxoa!
AITA: Goazen basora, egurra moztera.
HANSEL eta GRETEL: Aita, oso nekatuta gaude.
AITA: Eseri eta deskantsatu, nik ekarriko ditut egurrak. Zuek ez
mugitu.
HANSEL eta GRETEL: Agur, aita!
HONTZA: Uuuuuu! Uuuuuuu!
HANSEL eta GRETEL: Ai amaaaa! Hontza da…goazen hemendik!
GRETEL: Hansel, galdu egin gara. Non dago aita?
HANSEL: Ez dakit baina hara! Etxe bat. Goazen-goazen!
HANSEL eta GRETEL: Haraaaa…txokolatezkoa da! Jan egingo dugu.
SORGINA: Kar, kar, kar, mutila jango dut!
SORGINA: Kaixo, nor zarete zuek?
HANSEL: Ni Hansel naiz.
GRETEL: Ni Gretel naiz.
SORGINA: Nire etxea gustatzen al zaizue?
HANSEL eta GRETEL: Bai, txokolatezko etxea da-eta.
SORGINA: Sartu, sartu barrura.
SORGINA: Orain nireak zarete! Kar, kar, kar…Hansel, sartu kaiolan!
HANSEL: Ez…
SORGINA: Bai, eta zuk, Gretel, garbitu etxea txukun-txukun!
HANSEL: Ireki kaiola, mesedez, ireki!
HANSEL: Ni txikia eta argala naiz.
SORGINA: Asko jan eta lodi-lodia egingo zara eta orduan, jan egingo
zaitut!
HANSEL: Ez, ez jan… Mesedez…
SORGINA: Jan ezazu oilaskoa, lodi-lodia egingo zara… Kar, kar,kar…
HANSEL: Ñan-ñan…
SORGINA: Loditu al zara?Ez dut ongi ikusten. Atera besoa kaiolatik,
mesedez.
HANSEL: Baaai...ukitu nire besoa!
SORGINA: Aaaaa…baina zein argal zauden! Jan ezazu gehiago.
HANSEL: Kar, kar, kar...sinetsi egin du.
SORGINA: Bost egun pasatu dira eta gaur Hansel jango dut, je, je, je!
Gretel, etorri eta piztu labea, azkar!
GRETEL: Bai, bai oraintxe piztuko dut.
SORGINA: Gretel, ireki labeko atea, azkar!
GRETEL: Tururu, tarara, sorgina sutara!
HANSEL: Oso ongi Gretel, lagundu kaiolatik irteten!
GRETEL: Banoa. Sorginaren dirua hartzen ari naiz.
HANSEL: Eskerrik asko, goazen azkar-azkar hemendik!
HANSEL eta GRETEL: Begira, zikoina bat!
ZIKOINA: Nirekin etorri nahi al duzue?
HANSEL eta GRETEL: Baaaaiiii, mesedez, eraman gure etxera!
web orrialdea
" Txokolatezko etxea " entzuteko