Haur eta lehen hezkuntzako arlorik garrantzitsuenetariko bat hizkuntza da eta hizkuntza lantzeko oinarrizko elementua IPUINA!!! marquee>

2011/10/29

I P U I N E N          G A R R A N T Z I A


 Umearen lehengo bizitza urteak oso garrantzitsuak dira, adin horretan gauzak ikasteko gogoz daude. Bi lau urte dituztenean kontzeptu batzuk bereizten doa( aurrean, jatordua...). Lau eta zazpi urte dituenean baloreak eta jokaerak barneratzen hasten da. Beraz, hau irakasteko baliabide erabilgarriena ipuinak dira. Haur hezkuntzan ipuina da lanaren ardatza, bere inguruan abestiak, errimak, igarkizunak, eskulanak eta abar ikasten dituzte.

Haurrei ipuinak kontatzea gustatzen zaie, behin eta berriz entzun al dute ipuin bera eta gauzak desberdinak ikasi izango ditu.lehen aldiz entzuten duenean ipuin bat gauza gutxi batzuetan fijatzen da, baina behin eta berriz ipuina entzunten badu kontzeptu gehiagotan fijatuko da.

Lehen esan dudan moduan, ipuinen bidez haurrei gizartean egokiak diren jarrerak garatzen laguntzen dio. Horrez gain, istorioak kontatzeren bitartez baloreak ere transmititzen zaie.


Horregatik , hain garrantzitsua da umeei ipuinak kontatzea.


web orrialdea

2011/10/28


 ETA IPUINAK ZERTARAKO?

 1)    Haur literaturarekiko ikasleen interesa pizteko.
 2)    Ahozko hizkuntzaren ulermena eta adierazpena garatzeko.
 3)    Sexu-arteko berdintasunak adierazteko.
4)    Ikasleak ipuinen irakurketara bideratzeko.
5)    Bertako ahozko ipuintxoen ezaguera zabaltzeko.
6)    Testu idatzizko adierazpenarekiko eta ulermenarekiko interesa sortzeko.
7)    Misterio eta abenturaren izpiritua garatzeko.
8)    Beste kulturetako ipuinak ezagutzeko eta aintzat hartzeko.



2011/10/27

Ipuin ezagunekin jarraitzeko, hemen izten dizuet Txanogorritxu eta otsoaren abentura entzun dezazuen!! Gustatuko zaizue, gainera ahotsa ume batena da.



2011/10/26

Badakizue nortzuk diren hiru txerrikumeak? Bai, ezta? Bertan jartzen dudan lehenengo ipuina denez, ipuin ezagun bat izatea nahi nuen, beraz hemen dekozue, irakurri eta gozatu!

 

HIRU TXERRIKUMEAK
 


Basoaren erdigunean anaiak ziren hiru txerritxo bizi ziren. Otsoa beti haien atzetik hauek jateko asmoz zihoan. Hiru txerritxoek otso honetatik alde egiteko, etxe bat egitea erabaki zuten.

Txerri txikiak lastozko etxe bat egin zuen hau arinago amaitzeko eta jolastera joateko.

Txerri ertainak egurrezko etxe bat egin zuen. Bere anaia txikia berea amaitu zuela ikusi zuelako eta berarekin jolasera joateko arineketan egin zuen.

Nagusia zen txerritxoa ordea ardreiluzko etxea egiteko lanean zihardun.

Otsoak zuen etxetxoekin zer egingo dizuen ikusiko duzue - bronka bota zien bere anaiei hauek jolasten zeudelarik.

Otsoa txerri txikiaren atzetik irten zen eta honek bere lastozko etxetxoaraino korrika joan zen baina otsoak putz eta putz egin zuen eta lastozko etxetxoa erori zen.

Otsoa laguntza bila bere anai ertainaren etxera zihoan txerritxoaren atzetik joan zen. Baina putz eta putz egin zuen eta egurrezko etxea erori zen. Bi txerritxoak handik arineketan irten ziren.

Arnas estuka otsoa beraien atzetik zihoala, anai nagisiaren etxera heldu ziren.

Hiru txerritxoak barrura sartu ziren eta ate guztiak eta lehio guztiak ondo itzi zituzten. Otsoa etxeari bueltak ematen hasi zen barrura sartzeko leku baten bila. Eskailera luze batekin teilaturaino igo zen tximeneatik sartzeko, baina txerritxo nagusiak tximinian ura eraikiten jarri zuen. Otsoa tximeneatik jaitsi zen baina eraikiten zegoen urara jausi eta erre zen.
Handik baso guztian zehar entzuten ziren ohiuak eginez ihes egin zuen otsoak eta esan ohi da, handik aurrera berriro txerritxoak jan nahi ez zituela izan.


web orrialdea

2011/10/25

Ipuinaren garrantzia ( bideoa, gazteleraz )



Hizkuntza ikasteko, ahozko – idatzizko adierazpena eta ulermena garatu behar dira.
Hori lortzeko Literatur testua daukagu eta Haur Hezkuntzan eta Lehen hezkuntzan egunero erabiltzen den ezinbesteko tresna da ipuina.

link-a


Zer da ipuina?

Ipuina gertaera batzuen segida duen kontakizun laburra da, trama zuzen eta errazekoa, non denbora, espazioa eta egintza estuki lotuta dauden.
Etimologikoki gure hizkuntzan ipuina ez ezik, beste hitz batzuk ere badaude ipuinei aipamena egiteko, adibidez; kontu, istorio, kontakizun, narrazio laburra, eleberri, nobela...

-          Artelana edo margo atsegina izateko egiten da.
-          Ikasleengan konfiantza eta atxikimendua lortzen du.
-          Umeengan xarmadura sortarazten du.
-          Ikasleen kontzentrazioa eta aditasuna mantentzen du.

web orrialdea